Unzurrunzaga eta Beraza bikain Camillen

Guaixe 2013ko uztailaren 1a

Sakandarrak 9. Camille Extremen (31,6 km)1.Abderrahim El Qayed: 3:13:596.Ander Unzurrunzaga: 3:28:097.Jose Luis Beraza: 3:28:1014.Jose Javier Maiza: 3:36:3728.Juanjo Goikoetxea: 3:46:3230.Evaristo Noveleta: 3:47:2139.Aritz Munarriz: 3:52:4181.Alberto Razkin: 4:07:4995.Patxi Rubio: 4:15:02168.Jabi Arakama: 4:43:04181.Andoni Aiestaran: 4:47:27216.Jose Leitza: 4:57:04248.Fernando Mazkiaran: 5:09:08291.Jokin Garate: 5:44:24293.Javier Bados: 5:44:29331 korrikalarik hartu zuten irteera Izaban jokatutako 9. Camille-Extreme mendi lasterketa ezagunean (31, 6 km), eta horietatik 308 heldu ziren helmugara. Berez gogorra den proba are gehiago gogortu zuten tenperatura handiek. Sestaoko Abderrahin El Qayedek sekulako erakustaldia eman zuen (3:13:59) eta ia 2 minutuko tartea atera zion Manttaleko Joseba Larralderi (3:15:42). Hasieran Joseba Larralde egon zen buruan, Ezkaurreko gainean (2.047 m) azkarrena izanik, baina Ezkaurreko jaitsiera hasi bezain pronto El Qayed distantziak txikitzen hasi zen, proba irabaziz. Emakumezkoetan Izaskun Zubizarreta izan zen azkarrena (3:13:59). Aipatzekoa da sakandarrek lan bikaina egin zutela. Etxarri Aranazko Ander Unzurrunzaga 6.a sailkatu zen (3:28:09) eta Jose Luis Beraza uhartearra 7.a (3:28:10). Gainontzeko sakandarrek ere lan txukuna egin zuten.