Lopez de Goikoetxea 10.a Entzierroko lasterketan

Guaixe 2013ko uztailaren 1a

Zezenik gabe baina emozio handiarekin korrika egin zuten La Jarana peñak antolatutako 30. Entzierroko Lasterketan parte hartu zuten 550 korrikalariek. Kategoria ezberdinetan jokatu zen proba, txiki txikietatik hasita adinduenetara arte. Errotxapeako Baluartetik Zezen plazara arteko metroak osatu zituzten denek. Federatuen lasterketan David Martinez (2:02) eta Izaskun Oses (2:35) gailendu ziren, eta proba herrikoian Xabier Egarte (2:14) eta Eider Delas (2:44). Proba herrikoian Ismael Lopez de Goikoetxea 10.a sailkatu zen (2:27).