Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kultura, Turismo eta Toki Administrazioak Departamentuak Nafarroako Antzoki Sarea elkartearen 2013-2015 aldiko ohiko jarduera finantzatzeko diru-laguntza eman du. (52.352 aurten eta 70.000na euro hurrengo bi urteetan). Hitzarmenak arte eszenikoen eskaintza hobetu eta programazioa egonkortzeko balioko du.Elkarteak aurten koordinatzailea kontratatuko du eta espazio eszenikoen eta haien programazioaren berri ematen duen web orria sortuko du. Internet bidezko sarrera salmenta sistema ezartzea ere aztertuko du. Elkartea Nafarroako 26 udalek osatzen dute eta haien artean daude Irurtzun, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutia.