Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko errepide sarea ordaindu ahal izateko Iparraldeko Autobian (A-1) eta Leitzarango Autobian (A-15) bidesariak jartzea erabaki du. Arkupe sistema jarriko luke. Gipuzkoarrek ez lukete bidesaririk ordaindu beharko. Baina Gipuzkoara sarri joaten direnak hilean gehienez 25 euro ordaindu beharko lituzkete. Hala aurreratu zuen Larraitz Ugartek, Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak. Beste erakundeek haien proposamenari ekarpenak egiteko prest daudela azaldu du Ugartek. Atzo Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilari Luis Zarralukirekin bildu zen. Arrazoiak ulertuta ere, halako neurriak ezartzeko koordinazioa eskatu zuen. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako buruak eta estatukoak biltzearen aldeko agertu zen Zarraluki, "bidesariak jartzea estatu mailan egiten den zerbait delako". Bestalde, gidarien artean diskriminazioa egitea legezkoa ote den aztertu beharko litzatekeela gaineratu zuen.