Lastaileko prozesuetako auzipetuek manifestazio deitu dute

Guaixe 2013ko uztailaren 3a

Bi epaiketa salatzeko manifestazioa lastailaren 26an eginen da Bilbon, Erasoen gainetik, Euskal Herria aurrera leloarekin. Gazte mugimenduko kide izateagatik 40 pertsona epaituko dituzte lastailaren 14tik aurrera. Eta 17an hasiko da herri tabernen auzia, beste horrenbeste euskaldun epaituko dituena. Azken horien artean daude Jaione Intxaurraga, Juan Kruz Aldasoro eta Joseba Garmendia. Manifestazioa deitu dute guztiek, bi auzi izanda ere, alde berean daudelako. Haien iritziz "Espainiako Gobernuak Euskal Herriari egindako eraso frontala da hau. Estatuak eraso egiten dio garai berria zabaltzeko Euskal Herriak agertu duen erabakiari". Epaiketez gain, presoen egoera eta bueltatu diren errefuxiatuen atxiloketak estatuaren "gatazka betikotzeko" asmoaren islatzat jo dituzte epaituek.