Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenaz geroztik Etxarri Aranazko Udaleko idazkari postua Silvia Gonzalo Etxarrirena da. Maiatzaren 27an Foru Agindu bidez Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilari Jose Javier Esparzak izendatu zuen idazkari eta funtzionario izendatu zuen. Orain arte behin behinean egon da Etxarrin lanean Gonzalo. Kontseilariak Foru Agindu berean Irurtzungo idazkari postua eman gabe utzi zuen, proba gainditu eta euskara dakien hautagairik ez zegoelako.