Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakana euskara bidean dokumentala, 20 elkarrizketa etnografikoz osatuta dago eta eskualdeko euskalkiak jasotzen ditu. 2011n eta 2012an egin ziren eskualdeko hainbat herriren eta hainbat belaunalditako 22 biztanleri, hizkeraren bilakaera erakusteko asmotan. Sakandarrok bizitzaren aroak, etxea eta familia, bizitza kolektiboa, herria, harremanak, lan eskarmentua, historia, politika edota euskara dituzte hizpide dokumentalak irauten duen 35 minuturtan. Hala, aurreko mendeko zati handienaren bizimodua erakusten dute. Arbizukoaren ondoren, momentuz, ez da aurkezpen gehiago aurreikusten. Euskarabideak aurretik honen moduko beste bi argitalpen egin ditu: Garaioatik Iragira, euskara bidean (Aezkoa, Orreaga, Erro eta Esteribarko testigantzak jasotzen dituena) eta Leitzaldea euskara bidean (Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan egindako elkarrizketek osatua). Hirurak daude salgai aleko 10 eurotan, Labrit Multimediako Iruñeko bulegoetan.ElkarrizketatuakIrañetako Pedro Ganboa Uharte; Uharte Arakilgo Jose Luis Uharte Ansa; Arruazuko Sole eta Mª Ángeles Ganboa eta Aritz Satrustegi Ganboa; Lakuntzako Rosa Andueza Razkin eta Estibaliz Ruiz Razkin; Ergoienako Tiburcio eta Tomasa Marin, Aitor Navarro Aristorena eta Aitor Mozo Mayo; Lizarragabengoko Jacinto Garmendia Agirre eta Patxi Flores Lazkoz; Arbizuko Mª Josefa Razkin Maiza eta Rufi Berastegi Razkin; Etxarri Aranazko Patxi Maiza Barandalla; Bakaikuko Migel Ondarra Fernandez; Iturmendiko Fermin Gabirondo Agirre eta Victoriano Gabirondo Lanz; Urdiaingo Honorata Zubiria Ostiza eta Mª Elena Irigoien Etxabarri eta Altsasuko Santi Zelaia Urrestarazu.