Udako ikastaroak antolatu ditu Sakantzen-ek

Guaixe 2013ko uztailaren 5a

Enpresa berriak sortzeko asmoa dutenei laguntza eta prestakuntza eskaini eta ibarreko ekintzailetasuna indartu nahi diraSakanako garapenaren sustapenerako sare sozialak, Sakantzen Sareak, Sakanako Udako Ikastaroak antolatu ditu. Hilaren 17 eta 30a bitartean lau ikastaro izanen dira. Laurak ere enpresa berriak sortzeko asmoa duten pertsonei laguntza zein prestakuntza eskaini eta Sakanako ekintzailetasuna indartzeko asmoz antolatu ditu Sakantzen Sareak. Aurretik beste hiru ikastaro ere antolatu ditu sareak: Ideiak Garatzeko Metodologia;  Business Model Canvas eta Bideragarritasun planen practice-class. Sareak Cederna-Garalur, Nafarroako Gobernua, Europako Leader Programa eta Sakanako Garapen Agentziaren babesaz eta laguntzaz antolatu ditu ikastaroak.ProgramaNekazaritza ekologikorako talde-prozesuen dinamizazioa eta kohesioa. Garilaren 17an, asteazkenean, 16:00etatik 20:00etara, Altsasun. Ingurumen, gizarte eta ekonomia-iraunkortasunaren ikuspuntutik, nekazaritza ekologikoak ekoizteko eta ingurunearekin erlazionatzeko modu berriak planteatzen ditu. Begirada agro-ekologikoa barneratuz mundua begiratzeko era berriak eskaintzen ditu. Zer eta nola jaten dugun, jatorria, eraginak eta elkartze-oinarritik eraikitako edota eraikitzear dauden aukerei buruz galdetzera eramaten gaitu.Gaur egun, nekazaritza ekologikoaren inguruan talde eta esperientzi kolektibo ugari, autogestionatuak ala ez, sortzen ari dira. Talde-prozesu hauetan dinamizazioa, kohesioa eta ikasketa kolektiboa ezinbestekoak dira. Hori dela eta, ikastaroan nekazaritza ekologikoaren oinarriak aztertuko dira, dinamika parte-hartzaileen bitartez etorkizunean gauzatzeko teknika ikasketa eta kohesioa landuz.Irakaslea: Silvia Larrañeta Armendariz. Arrea Elkarte Agroekologikoaren kidea. Nekazal ingeniari teknikoa, Ingurumen Zientziatan Lizentziatua eta Agroekologian Masterduna.Kontabilitate eta fiskalitate prestakuntza ikastaroa hasiberrientzat. Garilaren 18an, ostegunean, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, Lakuntzan.Nekatua zaude beste pertsona batek zure enpresako kontabilitate eta fiskalitate lana egiteaz? Honek dakarren kostuarekin? Negozioa ireki berri duzu eta ez dakizu nola hasi? Ikastaro horren bitartez kezka hauei erantzun nahi da.Autonomo eta mikro-enpresentzako ikastaro oso erraza eskaintzen da, hala nola, kontabilitatea, liburuen irekiera eta zerga dokumentuen aurkezpena irakatsiz.Ikastaro horren helburua prestakuntza praktiko bat ematea da, kontulariak ez diren baina kontabilitate ezagutza praktikoak behar dituzten pertsonei zuzendua. Ikastaroa "zerotik" hasten denez, ez da beharrezkoa fiskalitateko eta kontabilitateko aurretiazko prestakuntzarik.Irakaslea: SAK-IN Kontsulting Kooperatiba.Turismo aktiboa. Legedia eta kudeaketa. Garilaren 23an, asteartean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30eraHerrialde eta eskualde ugaritan kirolaren inguruko Turismo Aktiboko ekimen eta enpresa ugari sortzen ari da. Gure ingurune naturalak eta Sakanan egiten diren kirol lehiaketa eta ekimen arrakastatsuek (BTT, mendi martxak, lasterketak...) aukera ematen dute arlo horretan Turismo Aktiboko enpresak eta lanpostuak sortzeko.Gai horietan 20 urte baino gehiago eramaten dituen aditu batek arlo horren berri emanen du, Turismo Aktiboko egitasmoak martxan jarri ahal izateko legediari buruz jakin beharrekoa ezagutaraziz. Horretaz gain, adibide praktikoen bitartez Turismo Aktiboaren kudeaketa egoki eta eraginkorra nola egin ikasiko dugu, operazioen kudeaketarako sistema ezberdinak ezagutaraziko ditu (UNE arauak, Q kalitatea, ISO abentura-kirola, praktika egoki - BBPP- teknologikoak, arriskuaren kudeaketa, bezeroei informazioa, berrikuntza, prozedurak...).Irakaslea: Jabier Fuertes Udaondo. Troka Abenturako gerentea. Euskadiko Turismo Enpresen Elkartea AKTIBA-ko presidentea. Turismo Aktiboko aholkularia hainbat erakundetan: Turismo Aktiboko WG7; Comité de Certificación Sectorial Esparcimiento; Ocio y Turismo Activo de ICTE; Basquetour...Inkubategi kooperatiboa. Jarduera ekonomiko berriak merkatura ateratzen laguntzeko egitura. Garilaren 29an eta 30ean, astelehenean eta asteartean, 10:00etatik 14:00etara, LakuntzanSakantzen Sareak sortu nahi duen Inkubategi Kooperatiboaren aurkezpena egingo da. Inkubategi Kooperatibo hori enpresa berri edo negozio txikiak sortzeko asmotan ari diren pertsonei zuzendua dago, haiei hainbat erraztasun eskaintzeko eta ekintzailetasun komunitarioa bultzatu asmoz. Abantaila horien artean, enpresa sortzearen tramite eta konstituzio gastuetan sartu gabe, produktua edo zerbitzua berandu baino lehen merkatura ateratzeko aukera dago, gastuak eta epeak murriztuz. Bestalde, autonomoen kuota ordaindu beharrean gizarte-segurantzako erregimen orokorrean integratuz norberaren ordainsariak lan karga errealera egokitzeko malgutasuna eskaintzen du. Proiektu ezberdinak Kooperatiba berdinaren barnean egotean elkarlana eta sinergiak lortu daitezke. Azkenik, negozioaren lehen hilabeteetan aholkularitza zerbitzuaren laguntza eskainiko litzateke.Inkubategi Kooperatiboak dituen abantailak praktikan sor daitezken arazoekin kontrastatu egingo ditugu, ANEL eta SAK-In Kontsulting-en eskutik. Ikastaro hori aukera emanen die proiektu edo enpresa berriak sortzeko asmoan dabiltzan pertsonei lagungarri izan dakieken tresna horren ezaugarriak zuzenean ezagutzeko, kasu praktikoak aztertuko baitira arlo ezberdinei lotuta: inbertsioa, ardura partekatuak, esparru laborala, zergak, finantza eta kontabilitate kudeaketa...Irakaslea: Asociación Navarra de Empresas Laborales, ANEL.Izen emateasakantzensarea@gmail.com helbidera idatziz eta 690 036 879 telefonora hots eginez daiteke.