San Ferminetara garraio publikoan

Guaixe 2013ko uztailaren 4a

Iruñeko festetara garraio publikoan joan nahi dutenek Renferen eta La Burundesaren  eskaintzak dituzte. Tren konpainiak betiko ordutegiak mantendu ditu joan etorrietarako. Hirietatik Iruñerako trenek ez dute geldialdirik eginen Sakanan. Autobusei dagokienez, astegunetan Iruñera joateko ordutegiak mantendu ditu La Burundesak. Baita larunbatetan ere, data horietarako kendu duen 10:00etako zerbitzua izan ezik. Astegunetan Iruñetik bueltatzeko betiko ordutegiak mantenduko dira, 12:00etakoa salbu. Gainera, 20:00etako autobusaren irteera ordu bat atzeratu da eta 21:00etan abiatuko da Sakanarantz. Olatzagutiatik abiatzen dena 21:00etan aterako da. Larunbatetan 13:30eko eta 16:00etako zerbitzuak kendu ditu La Burundesak. Baina San Ferminetatik gauero 24:00etan bueltatzeko eskaintza egin du.