Asteburuan Pirinioak

Guaixe 2013ko uztailaren 5a

Frantziako Tourrean inoiz baino lehenago iritsiko dira Pirinioak. Gaur, ostiralean, trantsizioko etapa jokatu eta gero, larunbatean eta igandean helduko da Pirinioen txanda. Horrela, tropeleko izarren lehen erakustaldietara helduko gara. Jakina, makina bat zale euskaldunen topalekua izango dira Pirinioetan, Gogoratu Movistarreko Imanol Erbiti dela aurten, gure ordezkari bakarra Tourrean; Jose Luis Arrieta zuzendari uhartearren esanetara ariko da lanean. Valverde liderra laguntzea izango da bere egiteko nagusia. Bestalde, Euskaltel taldean Oskar Guerrero ariko da zuzendari lanetan. Asteburuko lasterketakKadeteek igandean proba dute Tuteran, "Tuterako Hiria saria" (55 km). Elite mailako eta 23 urtez azpiko afizionatuek Euskaldun Txapelketarako baliagarriak diren 2 lasterketa dituzte asteburuan. Larunbatean, Murgian, 10:00etan hasita (108 km), eta igandean, Salinasen, ordu berean (119 km).