Badugu udaberriko argazkia

Guaixe 2013ko uztailaren 4a

Sakanako Udaberriko Argazki Lehiaketa antolatu zuen Guaixe astekariak. Aurkeztutako lanak baloratu ondoren, epaimahaiak Josu Dorronsoro Artolari saria ematea erabaki zuen. Savan Informatika etxe arakildarreko Iker Navasen eskutik liburu elektroniko bat eta haren azala jaso zituen Dorronsorok. Altsasuko Errekalde dermioan erle bati egindako argazkiak eman dio saria. Aurretik udazkeneko lehiaketa irabazia du etxarriarrak.  Epaimahaiak bi akzesit ere eman zituen. Bata Idoia Artieda Larrazarendako izan zen. AEK-ko ikasleekin Altsasun ibilaldi botanikoa egin zuteneko argazki bat aurkeztu zuen lehiaketara. Rodolfo Balda Irurtzunek, bestalde, Irurtzunen egindako argazki bategatik epaileen aipamena jaso zuten. Biek ere Dora Salazarren liburua bana jaso dute opari gisa. Udako argazkiaren bilaUrtaro aldaketarekin batera, Guaixe astekariak lehiaketa berria jarri du martxan. Oraingoan Sakana eta uda izanen dira lehiaketako gaiak. Parte-hartzaileek argazki bakarra aurkeztu dezakete lehiaketara. maketazioa@guaixe.net e-postara bidali beharko dira argazkiak irailaren 17aren aurretik. Argazkiaren izenburuarekin batera, non egina dagoen eta harremanetarako telefonoa eman beharko da. Sakanako uda hobekien islatzen duen argazkigileak Irurtzungo Kate Informatikaren web cam-a webcam, mikrofonoa eta aurikularra eskuratuko ditu.