Astondoa eta Mazkiaran Nafarroako Emakumezkoen Trontza Txapelketan

Guaixe 2013ko uztailaren 8a

Gaurtik aurrera, eguerdiro, sanferminetako herri kirol programazioari hasiera emango zaio Iruñeko Foru Plazan. Gaur trontzaren txanda izango da. Tartean Nafarroako Emakumezkoen Trontza Txapelketa dago jokoan, eta ariko diren 6 bikoteen artean, sakandar bat dugu, Irati Astondoa eta Ainhoa Mazkiaran altsasuarrek osatutakoa. Ondoko bikoak izanen dituzte arerio: Nerea Sorondo-Amaia Garcia (Bera), Itziar Nuñez-Ana Lopez (Lezaun), Leire Astiazaran-Itxaso Onsalo (Areso), Ainhoa-Iraizoz-Ana Iraizoz (Elo) eta Susana Sanchez (Berriozar)-Ainara Urriza (Eraso). Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 epai edo korte egin beharko dizkiote. Ea nola moldatzen diren sakandarrak.