Aitor Zubieta lehian sartuko da sanferminetako torneoan. Jaunarena biko duela, Urrutikoetxea eta Alb

Guaixe 2013ko uztailaren 8a

Hasi da Sanferminetako Binakako Torneoa. Jakina denez, 6 bikote lehiatzen ari dira, bi multzotan banatuta. Multzo bakoitzean denak denen kontra ariko dira eta onenek lortuko dute txartela uztailaren 14ko finalerako. Xalak-Zabaletak galduXala eta Jose Jabier Zabaleta ostiralean sartu ziren lehian. Bengoetxea VI.a eta Begino izan zituzten aurkari. Bero zapa izugarriarekin jokatu behar izan zuten, eta Begino izan zen egoera horretara hobekien egokitu zena. Printzipioz Xala eta Zabaleta ziren faboritoak, baina ez zuten bere maila eman. Partida gogorrean, 12-22 irabazi zuten Oinatzek eta Beginok. Zabaletak ohi baino akats gehiago egin zituen eta Xala ez zen jokoan gehiegi sartu. Beroaren eraginez pilotak izugarri ateratzen ziren frontisetik eta lurretik eta Beginok erantzu zuen modu hobeagoan. Zabaleta ez zen kantxan eroso aritu. Gauzak horrela, eta lehen lehia galdu eta gero, Xalak eta Zabaletak Olaizola II.a eta Beroiz izanen dituzte aurkari bihar. Gaur Zubietaren txandaGaur Aitor Zubieta atzelari etxarriarra sartuko da lehian. Jaunarena biko duela, Urrutikoetxea eta Albisu izanen dituzte aurkari, 22:25ean (ETB1).