Xaloa Telebista Nafarroa guztira

Guaixe 2013ko uztailaren 9a

Oronoz-Mugairitik Baztan, Bertizarana eta Malerrekarako emititzen duen euskarazko telebistak, Xaloa Telebistak, Nafarroa guztian emititzeko lizentzia jaso du. Beraz, Lurreko Telebista Digital (LTD) bidez euskaraz eta Nafarroan sortutako telebista ikusteko aukera izanen da. Nafarroako Gobernuak ostiralean jakinarazi zuenez, Canal 4 eta Popular TV-k hutsik utzitako herrialdeko kanalak Xaloak eta Abian komunikazioa SL operadoreek eskuratu dituzte. Bi horiek Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SA-rekin batera Iruñerrirako lizentzia ere eskuratu dute.