Waterpoloan aritzeko aukera Etxarrin

Guaixe 2013ko uztailaren 9a

Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak, Etxarri Aranazko kanpinaren laguntzarekin,  waterpolo jardunaldia antolatu du astearteartean, uztailaren 16an, Etxarri Aranatzen, 17:00etan. Kimuek (2004-2003), haurrek (2002-2001) eta kadete-jubenilek (1996-1999) izango dute waterpoloan aritzeko aukera. Izena ematekoSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Izena ematen duten partaideen arabera autobusa antolatuko da.