Udan piragua eta espeleologia Sakanan eta familian egiteko aukera

Guaixe 2013ko uztailaren 9a

Udako oporretan ez aspertzeko aukera paregabea eskaini du Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak: piragua ikastaroa eta espeleologia ikastaroa Sakanan bertan eta familian egiteko aukera. Aipatu bi ikastaroak uztailaren 28an burutuko dira, igandearekin. Piragua ikastaroa goizeko 10:00etan eginen da, Arbizun edo Uharte Arakilen, ibaian. Aldiz, espeleologia ikastaroa Urbasako Laminatutu kobazuloan egingo da, 16:00etan. Kaxkardi elkarteko monitoreek izango dute aipatu ikastaroa emateko ardura. Ikastaroa familian edo bakarka egin daiteke, eta 8 urtetik aurrerako partaideak onartuko dira. Antolakuntzatik adierazi digutenez, piragua edo espeleologia ikastaroen artean aukeratu daiteke, edo nahi duenak biak egin ditzake. Izena ematekoUztailaren 19ra arte, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Prezioa: 5 euro piragua ikastaroak eta 5 euro espeleologia ikastaroak.