Gaur Iruñean 3 sakandar Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketan

Guaixe 2013ko uztailaren 10a

Gaur sanferminetako herri kirol programazioaren barruan, Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa hartuko du Iruñeko Foruen Plazak, eguerdian. 10 aizkolari ariko dira: Iker Vicente, Joxean Etxeberria, Migel Angel Etxeberria, Oier Kañamares, Esteban Pikabea, Mieltxo Mindegia, Mikel Zabaleta eta hiru sakandar, Aritz Goñi etxarriarra eta Josu eta Mikel Agirre arbizuarrak. Agirretarren debuta izanen da. Bi kanaerdiko erdititu beharko dituzte, eta onenek eginen dute aurrera.