Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ikasturtean euskalduntzen edo alfabetatzen aritu diren sakandarrak Mank-en Euzkara Zerbitzuaren diru-laguntza jasotzeko aukera dute. Edozein ikastarotako matrikula da lagunduko dena (%80tik gorako asistentziarekin), ez kilometrajea. Eskabideak egiteko epea hilaren akaberan despedituko da. Eskatzaileek eskabide ofiziala betetzearekin batera, haien nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, euskaltegiaren asistentzia agiria, matrikularen ziurtagiria eta langabeen kasuan Gizarte Segurantzaren bizitza laborala agiria aurkeztu beharko dituzte. UEUUdako Euskal Unibertsitatearen (UEU) udako ikastaroetan izena ematen duten sakandarrek diru-laguntza jasotzeko aukera izanen dute. Mank-eko Euskara Zerbitzuak matrikula, egoitza (ikasle eta langabetuendako) eta kilometraje (ikasle eta langabetuendako) gastuak arindu nahi ditu horrela. Irailaren 31ra arteko epea izanen da eskaerak egiteko. Aurreko deialdian eskatutako agiriez gain, kilometraje agiria gehitu beharko zaio.