Gaur Andra Marikoek Nafarroako Kadete Mailako Trontza Txapelketa jokoan

Guaixe 2013ko uztailaren 11

Sanferminetako herri kirol programazioak trontza eta herri kirol proba konbinatuak ekarriko ditu gaur, eguerdian, Iruñeko Foru plazan. Lehenik eta behin Nafarroako Kadete Mailako Trontza Txapelketa jokatuko da. Hiru biko ariko dira, horietatik bi Etxarriko Andra Mari ikastolakoak, Garat Flores-Adrian Joao eta Gari Satrustegi-Izai Mauleon, hain zuzen. Basaburua-Baztaneko Eneko Irigoien-Ekaitz Maritorena da hirugarren bikotea. Egin beharreko lana etzanda jarritako 100 zentimetroko enborrari 10 epai moztea izango da. Proba konbinatuetan ereOndoren, proba konbinatuen erakustaldia eginen dute kimuek. 4 talde ariko dira: Basaburua, Berriozar, Ultzama eta Andra Mari ikastola. Eta, bukatzeko, aizkora erakustaldia eginen da bikoteka. Iban Resano dorrobarrak Oihan Larretxearekin osatuko du bikoa, Asier Pellejero-Julen Kamañaresen kontra aritzeko.