Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Internet bidez Sakanako informazioa zabaltzeko Bierrik fundazioak duen webguneak, www.guaixe.net-ek garagarzaroan 39.743 bisitari izan zituen, hau da, eguneko 1.325 bisitari. Hiletik hilera gero eta gehiago dira ibarreko informazioa web atariaren bidez jasotzen dutenak. Ilbeltzarekin alderatuta 12.000 bisitari gehiago dira. Sakanako albistari digitalak sare sozialetan ere gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Bierrik fundazioaren Facebook profilak 1.125 lagun ditu. Albisteez gain, lehiaketa eta publizitate oharrak zabaltzen ditu. @guaixe Twitter kontuan, bestalde, 716 jarraitzaile ditu. Twitterreko euskarazko jarduna jarraitzen du www.umap.eu-k. 4.625 twiterlari aktibo daude gaur egun sare horretan eta rankingaren 155. postuan dago @guaixe. @beleixeirratia, berriz, 933. Sakanako irrati euskaldunak 248 jarraitzaile ditu Twitterren. Sare sozial batean eta bestean gero eta gehiago dira elkarrekintzak.Hilabetea Bisita kopuruaIlbeltza 27.410Otsaila 23.456Martxoa 27.588Apirila 26.123Maiatza 32.639 Garagarzaroa 39.743TwitterData Jarraitzaileak2012-12-21 4002013-02-15 5022013-04-11 6042013-07-24 701