Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean jokatu zen, Iruñeko Foru Plazan eta sanferminetako herri kirol jaialdien barruan Nafarroako Emakumeen Trontza Txapelketa. Sei bikote lehiatu ziren, tartean Irati Astondoa eta Ainhoa Mazkiaran altsasuarrak. 45 ontzako enborrari 10 epai egin behar izan zizkioten. Azkarrenak Nerea Sorondo eta Amaia Garcia beratarrak izan ziren (5:09), Itxaso Onsalo eta Leire Astiazaran aresoarrei (5:34) ia minutu erdia aterata. Elsoko Ainhoa eta Ana Iraizoz hirugarrenak izan ziren (5:46). 4.ak Itziar Nuñez eta Ana Lopez lezaundarrak sailkatu ziren (6:33) eta 5.ak Irati Astondoa eta Ainhoa Maziaran altsasuarrak (7:07). Susana Sanchez eta Ainara Urriza erasoarrak (8:43) izan ziren azkenak.