Zubieta eta Jaunarenaren lehen puntua

Guaixe 2013ko uztailaren 12a

Atzo Sanferminetako Binakako Torneoan lehian sartu ziren Aitor Zubieta atzelari etxarriarra eta Jon Jaunarena aurrelari leitzarra. Partida ikusgarri, lehiatu eta bikainean, 20-22 hartu zituzten menpean Urrutikoetxea eta Albisu, torneoko lehendabiziko puntua eskuratuz. Aitor Zubieta izan da partidako onena, eta hainbat akats egin dituen Jaunarenari laguntza bikaina eman dio garaipena lortzeko. Xala-Zabaleta irabaztera behartutaBengoetxea VI.aren eta Beginoren kontrako partida galdu eta gero eta finalerako sailkatzeko aukerak nahi badituzte, Xala eta Jose Jabier Zabaleta gaur, asteartean, 22:15ean hasiko den jaialdiko partida nagusian Olaizola II.a-Beroizen kontra irabaztera behartuta daude. Zabaleta ez zen batere eroso aritu aurreko lehian, eta espero dugu gaur egoerari buelta ematea. Dena den, berriro ere bero sapa ikaragarriari egin beharko diote aurre.