Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean hasi zen Udako futbol campuseko lehen txanda. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du campusa, Altsasuko Udalaren eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin. Campusak udako oporretan futbolean sakontzeko aukera ematen die neska-mutikoei, eta aurtengo edizioa arrakastatsuena izan da. "Aurten izen emate kopuru errekorra izan dugu, eta itxaron zerrendan zeudenek ere parte hartu ahal izan dute, hirugarren monitore bat kontratatzea erabaki dugulako. Guztira 56 gaztetxok eman dute izena" adierazi digu Mank-eko kirol-teknikari Amaia Gerrikagoitiak. 3 monitoreUdako futbol campusa Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian eskaintzen da. Aste honetan lehen txandakoak ariko dira, 2001etik 2003ra bitartean jaiotako 34 gaztetxo. Hurrengo astean 1998tik 2000 urtera bitartean jaiotako 22 gazte ariko dira. Hiru entrenatzaile edo monitoreen esanetara dabiltza: Peio Goikoetxea, Jokin Lobo eta Jon Lapuente. Goizeko 9:30etik 14:00etara aipatu entrenatzaileekin teoria, teknika eta praktika uztartzen dituzte. Kategoria bakoitzean dagozkion gaiak lantzen dituzte, eta entrenamendua bukatzerakoan igerilekuetara joaten dira. 1. txandako partaideakHaritz Goikoetxea, Beñat Mendez, Alain Davila, Ailetz Nuñez, Urtzi Galartza, Alex Santano, Ekain Alegre, Oier Gastesi, Iker Mintegi, Ioritz Agirretxe, Axio Imaz, Unai Manero, Xabier Manero, Javier Diaz, Unai Calvo, Selma Larabas Said (Saharakoa), Aitor Ovejero, Beñat Aldasoro, Unai Santano, Mikel Etxaiz, Jon Lopez de Goikoetxea, Aitor Gasanz, Julen Tejedor, Ekai Perez, Jon Perez, Unai Rodriguez, Aitor Lopez, Jose Luis Martin, Eneko Galarza, Iker Ramos, Urko Gartzia, Javier Morras, Peru Galartza eta David Alejandro Jimenez.