Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakantzen Sareak antolatu dituen Udako Ikastaroak enpresa berriak sortzeko asmoa duten pertsonei laguntza ematea dute helburu. Horretarako, prestakuntza eskainiko zaie. Ikastaroak ibarrean ekintzailetasuna sustatzeko bidea ere badira Sakantzen Sarearendako. Aste honetan bi ikastaro izanen dira. Lehenak, Nekazaritza ekologikorako talde-prozesuen dinamizazioa eta kohesioa izenburua du. Bihar, 16:00etatik 20:00etara, Altsasun izanen da. Silvia Larrañeta Armendariz izanen da irakaslea. Arrea Elkarte Agroekologikoaren kidea, nekazaritza ingeniari teknikoa, Ingurugiro Zientziatan Lizentziatua eta Agroekologian Masterduna.Nekazaritza ekologikoaren inguruan sortutako talde eta esperientzi kolektiboen dinamizazioa, kohesioa eta ikasketa kolektiboa ezinbestekoak dira. Horregatik, ikastaroan nekazaritza ekologikoaren oinarriak aztertuko dira, dinamika parte-hartzaileen bitartez etorkizunean gauzatzeko teknika ikasketa eta kohesioa landuz.Kontabilitate eta fiskalitate prestakuntza hasiberriendako ikastaroa etzi izanen da Lakuntzan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. SAK-IN Kontsulting Kooperatibako kideek "zerotik abiatutako" prestakuntza praktikoa eskainiko diete kontulariak ez diren, baina kontabilitate ezagutza praktikoak behar dituzten pertsonei.GehiagoUdako Ikastaroek hilaren 23an izenen dute segida. Lakuntzan Turismo aktiboa, legedia eta kudeaketa ikastaroa izanen da (10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era). Hilaren 29an eta 30ean, Lakuntzan bertan, Inkubategi kooperatiboa aurkeztuko dute. Jarduera ekonomiko berriak edo negozio txikiak merkatura ateratzen laguntzeko egitura da.Izena ematekosakantzensarea@gmail.com helbidea edo 690.036.879 telefonoa.