Igandean Aralarko aingeruari haurrak aurkeztuko dizkiote

Guaixe 2013ko uztailaren 15a

Aralarko santutegiarekin lotura sustatzeko antolatutako ekitaldia da haurren aurkezpena. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak hamargarrenez antolatu duen ekitaldia igandean, 12:30eko mezan eginen da. Dagoeneko haur talde handi batek eman du izena eta elizkizunaren akaberan bakoitzak pergamino bana jasoko du. Izen emateaKofradiatik jakinarazi dute ostegunera arte izena ematen dutenek igandean jasoko dutela pergaminoa. Igandean bertan agertzen direnak, berriz, bi aste itxaron beharko dute. Izena emateko 948 373 013 edo 609 406 780 telefonoetara hots egin daiteke, edo basanoa.josemari@gmail.com e-postara idatzi.