Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Chris Froome (Sky) da Tourreko jaun eta jabea, ezbairik gabe. Atzo sekulako erakustaldia eman zuen Mont Ventouxen, arerioei oraindik alde gehiago aterata. 4:14ra dago Bauke Mollema (Belkin) eta 4:25era Alberto Contador (Saxo-Tinkoff). Txanponaren beste aldea Jose Luis Arrieta uhartearrak zuzentzen duen Movistar Team taldeak ezagutu du. Sailkapen orokorrean 2.a zen Alejandro Valverderi atzeko gurpila hondatu zitzaion ostiralean, eta, ondorioz, 10 minutu galdu zituen murtziarrak, Tourreko podiumean egoteko aukera guztiak galduz. Jota bukatu zuen talde nafarrak. Valverde laguntzen dabilen Hiriberriko Imanol Erbiti txirrindularia ere jota azaldu zen. "Etapa jota bukatu dugu baina ez dugu aldea berreskuratzea lortu. Jota gaude" nabarmendu zuen Erbitik ostiraleko etapa bukatu zeta gero. Sailkapen orokorrean 129.a da Erbiti, 2:09:59ra. Bestalde, Oscar Guerrero altsasuarrak zuzentzen duen Euskaltel-Euskadi taldea ez dabil bere onenean. Baina igandean, Mont Ventouxen, etapa zoragarria egin zuen Mikel Nievek, hirugarrena sailkatu baitzen, Chris Foome eta Nairo Quintanaren atzetik. Horri esker mendiko maillota eramango du soinean gaur Nievek.