Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xota areto futbol taldeak Jonathan Delgado Lopez "Jony" jokalaria fitxatu du, denboraldiko bigarren fitxaketa. Cadizeko San Fernandoko 23 urteko jokalaria 3. mailako 17. multzoko golegile handiena izan zen aurreko denboraldian, eta horregatik ekainaren bukaeran Irurtzungo klubak egin zituen hautaketa probetan aritu zen. Imanol Arregiri eta Migel Hernandezi Virgili Cadiz taldeko Jonyk emandako maila bikaina gustatu zitzaien eta jokalaria fitxatzea erabaki zuten.