Ardoaren desafioa Asperendako

Guaixe 2013ko uztailaren 15a

Larunbatean Marco Real ardoaren desafioa jokatu zen Labriten. Lehen partidan, lau t´erdian, Iker Arretxek 22-9 hartu zuen menpean Joseba Ezkurdia, sakez 9 tanto eginez. Binakako lehian Titin III.a eta min hartuta zegoen Merino ordezkatu zuen Jose Javier Zabaleta, Oinatz Bengoetxearen eta Zabalaren kontra jokatzen ari ziren eta 3-8 galtzen ari ziren, baina leitzarrak mina hartu zuen eta erretiratu egin behar izan zen. Partida Aspekoei eman zieten. Eta hirugarren lehian Jaunarenak 15 tantotan utzi zuen Idoate. Zubieta finalik gabeBestalde, Jaunarenak eta Aitor Zubietak ezin izan zuten Binakako Sanferminetako Torneoko finala jokatu, Irujo eta Barriolaren kontra 22-10 galdu baitzuten. Zubietak min asko egin zuen bere pilotarekin, baina Irujok eta Barriolak erdi boteko pilota bat hautatu zutenean gauzak aldatu ziren. Etxarrikoari kosta egin zitzaion pilota hori mugitzea eta Irujok agintea hartu zuen, partida irabaziz. Aimar Olaizolaren eta Beroizen kontra jokatutako finalean 22-18 gailendu ziren Irujo eta Barriola. 1.200 ardo botila irabazi ditu Aspek.