Agur eta ongi etorri

Guaixe 2013ko uztailaren 19a

Hitz hauekin laburbildu dezaket heldu den urterako bizitzak eskaintzen didan egoera berria.Guaixelariokin izandako azkenengo hitzetan neure buruari analisi txiki bat egin nion. Egoera berria da niretzako eta topera bizi nahi dut. Horretarako zeregin batzuetan tarte txiki bat bilatu nahi izan dut, eta horien artean orrialde hauetan idazten ditudan hitz hauek daude.Egia esan, terapia txiki batean bihurtu da Guaixek eskaintzen didan tarte hau. Momentuan bizi edo bururatzen zaidanari buruz idazteko aukera izateak, garbiketa psikologiko batean bihurtu dezake momentu jakin batzuetan, baina kasu honetan gorputzak bestelako aldaketa bat eskatzen dit.Agur. Ez da betiko agurra, heldu den urtean berriro zuekin izango naiz eta. Ez zarete nitaz libratuko, kar, kar, kar... Dena den, zuetako askok egunero bizi duzuen egoera bat da, ez da beste munduko ezer, baina niretzako berria da. Hauxe izango da Enaitzi egingo diodan ongi etorria gure bizitzara. Lagunek diote semeek bizitza eraldatu egiten dizutela, eta lehen egiten zenituen gauza asko ezin izango dituzula egin... tira, baliteke egia izatea. Baina desiratzen nago egoera berri honi aurpegia jartzeko.Ongi etorri beraz gure bizitzara etorri behar den "sakanikola" berriari eta heldu den urtean kontatukoaz hitz egingo dugu.Ibai Hernaiz Ormaetxea