Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten Soraluzen ospatuko da Euskaltzaleen Elkarteen mugimenduak TopaEguna, irailaren 28an. Euskaltzaleen mugimenduak hizkuntza komunitateari, euskaltasunari eta auzolanari egin nahi die gorazarre ekimen honen bitartez eta irailaren 28an Soraluzen egingo den jaian parte hartzeko deia egin die Euskal Herri osoko euskaltzaleei.Euskaltzaleen elkarteek urte osoan zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du iraileko hitzorduak, Euskal Herri osoko euskaltzaleen arteko harremanetik euskarari eta euskal hiztun komunitateari arnasaldi berri bat eman nahi zaio. Jai giroko egun osoko egitaraua antolatu du mugimenduak. Haren parte dira Sakanan Irurtzungo Aizpea eta Altsasuko Kima, baita Bierrik fundazioa ere. Herri bazkariaIzena emateko http://www.topagunea.org/topaeguna helbidera jo.