21 gazte triatloian murgiltzen Sakanan

Guaixe 2013ko uztailaren 16a

Astelehenean hasi zen udako triatloi campusa. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du, Sakana Triatloi Taldearen, Atabo Altsasu S.L.ren eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin. Astelehenean hasi zen eta ostiralean despedituko da. Udako Triatloi Campusean izena eman duten 21 neska-mutikoak goizeko 11:00etatik 13:00etara aritzen dira triatloian trebatzen. Igeriketa Altsasuko Zelandi kiroldegian lantzen dute eta txirrindula eta atletismoa, aldiz, kanpoan. Hiru dira monitoreak: Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozo, Urko Berdud eta Mikel Lakuntza. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jarduera honen nondik norakoak lantzen gustura dabiltza, teoria eta praktika uztartuz. Hala nahi duten gazteek ikasitakoa larunbatean Urdiainen jokatuko den Sakanako XI. Triatloian erakusteko aukera izanen dute. PartaideakXabier Borrega Arnedo, Oihane Lakuntza Zelaia, Hegoi Lakuntza Zelaia, Javier Morras Jorge, Leire Maiza Razkin, Patxi Calleiras Benito, Oihan Vinagre Diego, Unai Villalobos Hernaz, Ander Villalobos Hernaz, Aitor Salinas Redondo, Naroa Lizarraga Goikoetxea, Eider Arakama Madina, Jon Navarro Fresneda, Oier Berastegi Fernandez de Garaialde y Lazkano, Erik Gonzalez Martin, Javier Diaz Celaya, Ane Gil Aldasoro, Ander Chamorro Aldasoro, Maitane Anton Elizalde, Eider Tiscar Lopez eta Aitor Galbete.