Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Futbola oso gustuko dute Udako Futbol Campuseko bigarren txandan izena eman duten 22 gazteek. Hala nabari da campusean entrenatzen ikusterakoan. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du campusa, Altsasuko Udalaren eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin. Aurreko astean 2001etik 2003ra bitartean jaiotako 34 gaztetxo aritu ziren futbolean murgiltzen, eta aste honetan 1998tik 2000 urtera bitartean jaiotako 22 gazteen txanda da. Peio Goikoetxea entrenatzailearen eta Jokin Lobo eta Jon Lapuente monitoreen begiradapean, futbolaren inguruko teoria, teknika eta praktika uztartzen ari dira. Entrenamendua despeditzeko igerilekuetan bainu ederra hartzen dute. 2.txandako parte-hartzaileakEkai Urkijo, Jonan Zelaia, Gorka Ansa, Julen Goikoetxea, Urko Maxim Izagirre, Jon Mendia, Imanol Lobo, Manex Goikoetxea, Aitor Lopez, Jon Intxausti, Hasier Galarza, Ander Gil, Alex Lopez, Eneko Vera, Ander Agirre, Tasio Merchan, Jokin Bereziartu, Mikel Arellano, Iker Alvaro, Andoni Diaz, Jonatan Francisco Jimenez eta Unai Alaba.