Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Ebroko Erronkan (750 m-20 km-5 km)1.Martin Ignacio Müller: 1:03:1520.Javier Borrega: 1:08:5457.Iñaki Gallego: 1:13:4566.Sergio Garcia de Eulate: 1:14:5772.Isidro Asurabarrena: 1:15:3674.Juantxo Azurmendi: 1:15:49Tuterak XIII. Ebroko Erronka hartu zuen larunbatean (750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan). Proba, aldi berean, Nafarroako Sprint Distantziako Txapelketa izan zen. Berotzarra izan zen protagonista - 33 gradu zeuden Tuteran - eta 150 triatletek ederki sufritu behar izan zuten. Aurreikusi moduan, Ignacio Müllerrek (1:03:15) eta Ana Casaresek (1:13:17) ez zuten areriorik izan eta txapeldunak izan ziren, euren tituluak berretsiz. Sakana Triatloi Taldeko triatletek maila txukuna eman zuten eta Javier Borrega altsasuarra izan zen azkarrena (1:08:54).