Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iparraldeko zaleen eskariak aintzat hartuta, Aspek eta Asegarcek profesional mailako txapelketa ofizial bat antolatu dute, lehenengoz, Iparraldean: Miarritzeko Mastersa. Abuztuaren 13an, 16an eta 18an jokatuko da, Miarritzeko Plaza Berri pilotalekuen eta enpresetako bina bikotek hartuko dute parte. Irujok Jose Javier Zabaletarekin osatuko du bikoa eta Xalak, aldiz, Aitor Zubietarekin. Asegarceko bikoak Olaizola II.a-Beroiz eta Bengoetxea VI.a-Albisu izango dira. Txapelketako lehen partidan, abuztuaren 13an, Irujo-Zabaletak Xala-Zubieta izango dute aurkari.