Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak, Udalbiltzak, bere webgunea, www.udalbiltza.info, berrituegin du. Besteak beste, erakundeari berari buruzko argibideak, albisteak, argazki eta bideo galeriak eta, Euskal Herriko udalerri guztien (685) informazioa jarri du atari horretan. Horrekin batera, Udalbiltzari edozeinek ekarpena egiteko aukera ematen du. Udalerri bakoitzari buruzko honako datuak ematen ditu: eskualdea; herrialdea; mapa bidezko kokapena; biztanleria; herriaren azalera (km2); dentsitatea; errepide bidezko distantzia bere herrialdeko hiriburura, haur eta lehen hezkuntza azpiegitura gertuenera, osasun zentroetako eraikin gertuenera, txikizkako merkataritza establezimendu gertuenera, euskarazko eskaintza duen eskola gertuenera, euskaltegi gertuenera; udaletxeko datuak; legealdiko hautetsien zerrendara esteka; herriko udalbiltzakideen atalera esteka; sektorekako establezimenduen banaketa eta Euskal Herriari begira atarira esteka.Udalbiltzak martxoaren 2an egin zuen berrantolaketarako batzarra eta hasieratik "gure nazioa zertan den jakiteko eta zabaltzeko helburua" du.