Arbizuko IAT gainezka

Guaixe 2013ko uztailaren 18a

 Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Arbizun, edo Iruñean, pasa nahi dutenak pazientziaz hartu beharko du egitekoa, iristen denetik ibilgailuak azterketa pasatzen duen arte asko itxarotea tokatuko baitzaio. Bi arrazoi daude 2 ordura arteko itxaronaldien atzean. Batetik, berez garilean ibilgailu askori tokatzen zaiela IAT pasatzea, oporretara egoki ikuskatua joateko. Arrazoi horri Irun eta Urnietako IAT estazioetako langileen greba gehitu zaio. Garagarzaroaren 22an hasi zuten langileek greba. Horregatik, Gipuzkoako gidari ugari Arbizuko IAT estaziora etortzen hasi ziren duela hiru aste eta lanez gainezka daude. Bi estazioen grebak luze joko duela aurreikusten da.