Atano pilotalekuaren 50. urteurrenean Zabaletak eta Irujok galdu

Guaixe 2013ko uztailaren 18a

Atzo Donostiako Atano III.a pilotalekuaren mustutzearen 50. urteurrena ospatu zen, pilota jaialdi bikainarekin. Partida nagusian Jose Javier Zabaleta atzelari etxarrendarrak Irujorekin osatuko zuen bikoa, Aimar Olaizolaren eta Albisuren kontra aritzeko. Olaizolak eta Albisuk 12 tantotan utzi zituzten Irujo eta Zabaleta.