Europako Nekazaritza Politika Bateraturako (NPB) sakandarrek aitortu duten hektarea kopurua 1.874,48koa da. Hala jakinarazi digute Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentutik. Deklaratutakotik 1.356,57 hektarea (%72,29) abereen bazkarako dira. Gainontzeko 519,91 hektareak (%27,7) laboreak eta bestelakoak ereiteko erabili dira. Azaleragatik gehien ereindako bigarren produktua artoa da, 150,84 hektarearekin (%8,03). Jarraian daude garagarra (138,88; %7,4), garia (137,26; %7,31), oloa (84,56; %4,5) eta baba (8,29; %0,44). Udaberri hotz eta euritsuak atzeratu egin du laboreen ontzea. Hala, beste urte baterako garai honetan uzta-makinak Sakanan lana ia despedituta bazuen ere, aurten ez da hala izan. Atzo hasi ziren Hiriberrin uzta biltzen. Herria Garia Gari gogorra Garagarra Oloa Artoa Baba Bazka-laboreak GuztiraArakil 43,21 0 102,59 53,81 67,95 0 521,24 788,88Irurtzun 0 0 0 0 0 0 2,97 2,97Irañeta 8,74 0 2,05 0 6,71 0 75,02 92,52Uharte Arakil 1,3 0 9,43 3,28 31,92 0 267,16 313,09 Arruazu 10,15 0 0 0,98 25,11 0 25,34 61,58Lakuntza 4,59 0 0 2,3 11,04 0 26,59 44,52Arbizu 16,67 0 0 0 3,4 2,68 80,4 103,15Ergoiena 24,89 0 0 0 0,09 0,04 70,85 95,87Etxarri Aranatz 0 0 0 0 3,27 0,04 218,33 221,64Bakaiku 3,18 0 1,83 2,09 0 1,83 9,59 18,52Iturmendi 7,05 0 8,98 8,67 0 3,7 15,33 43,73Urdiain 17,48 0 14 13,43 0,42 0 30,72 76,05Altsasu 0 0 0 0 0 0 8,79 8,79 Olatzagutia 0 0 0 0 0,93 0 2,11 3,04Ziordia 0 0 0 0 0 0 2,13 2,13Guztira 137,26 0 138,88 84,56 150,84 8,29 1.356,57 1876,48