Bihar Sakanako XI. Haur Triatloia

Guaixe 2013ko uztailaren 19a

Urdiaingo igerilekuetan jokatuko da, 10:30etik aurrera, larunbatarekinSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, hainbat entitateen laguntzarekin -Sakanako Triatloi Taldea, Urdiaingo Aitziber elkartea, Urdiaingo Udala eta Nafarroako Triatloi Federazioa- Sakanako XI. Haur Triatloia antolatu du biharko, garilaren 20an, larunbatean, Urdiaingo igerilekuetan. Goizeko 10:30etik aurrera, triatloi proba politez gozatzeko aukera izango da Urrizti eta San Pedro paraje ederretan. Aipatu probak Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriak dira. Ondoko kategoriendako probak jokatuko dira: aurre-benjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta juniorrak. Bertan parte hartzeko aurretik izena emana beharra zegoen www.navarratriatlon.com web gunean. Kirol Zerbitzutik adierazi digutenez, 95 inskripzio inguru daude eginda. Nolanahi ere, informaziorako Mank-eko Kirol Zerbitzura hots egin daiteke (948 464 866 telefonoa). Iaz 105 triatleta aritu ziren guztira, horietatik 28 sakandar. Ea Udako Triatloi Campusean ibili direnak proban parte hartzera animatzen diren. Triatletek derrigorrezkoa izanen dute kaskoa eta mendiko bizikleta erabiltzea. Igeriketa probak Urdiaingo igerilekuan jokatuko dira, eta bizikleta probarako zirkuitu ederra prestatu dute Urdiaingo igerilekuetako bidetik abiatu eta Sarabe parajean barna. Korrika egiteko ere zirkuitua antolatu dute igerilekuetatik gertu.Proben distantziakAurre-benjaminak  (05-06): 10:30ean (25 m igeri, 1 km txirrindula, 200 m korrika)Benjaminak (03-04): 10:50ean (50 m igeri, 1,5 km txirrindula, 300 m korrika)Kimuak (01-02): 11:10ean (100 m igeri, 3 km txirrindula, 500 m korrika)Haurrak (99-00): 11:30ean (200 m igeri, 6 km txirrindula, 1.000 m korrika)   Kadeteak (97-98): 12:00etan (300 m igeri, 9 km txirrindula, 2.000 m korrika)Juniorrak (95-96): 12:00etan (300 m igeri, 9 km txirrindula, 2.000 m korrika)