Eskolen lasterketa bihar Iturmendin

Guaixe 2013ko uztailaren 19a

Burunda Txirrindularitza Klubak antolatuta, bihar, garilaren 20an, larunbatean, eskolen kategoriako txirrindularitza lasterketa jokatuko da festetan murgilduta dagoen Iturmendin, 17:00etatik aurrera. Lehenik eta behin, txirrindulariek ginkana gainditu beharko dute eta, ondoren, lasterketaren txanda helduko da. Proba Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria da. Iturmendi irteera eta helmuga izanda, 1,5 km-ko zirkuitua prestatu du antolakuntzak. Promesek itzuli bat eman beharko diote zirkuituari, hasiberrien lehengo urtekoek bat, hasiberrien 2. urtekoek 2, kimuen lehen urtekoek 3 eta kimuen 2. urtekoek 4. Bukatzeko, haurren mailako lehen urtekoek 8 itzuli osatu beharko dituzte eta haurren 2. mailakoek 10. Bukaeran, sari ematearen ondoren, bapo merendatzeko aukera izango dute txirrindulariek. Beste probak23 urtez azpiko eta elite mailako afizionatuek Loinaz lasterketa famatua jokatuko dute igandean Beasainen, 9:30ean hasita (146,5 km). Eta kadeteek ostegunean, Santiago egunean, lasterketa dute Oteizan, 11:00etan (55 km). Proba Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria da.