Mendizaleak Bargagainera

Guaixe 2013ko uztailaren 19a

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak igandean LIII. Bargagaingo Igoera antolatu du. Klubak, mendizaleak bertara joateko gonbita egin du, igoera, aldi berean, XLIII. Mendi finalista izango baita.Igandean, goizeko 9:00etan jaurtikiko dute suziria, Bargagainera abiatzeko. 9:30ean hamarretakoa egingo dute gazteluan, eta behin Bargagainera igota, goizeko 11:00etan meza izanen da. Ondoren, eguerdian, auzatean bilduko dira finalista guztiak eta mendi ibilbidera batuko diren guztiak. Denboraldian egindako mendi igoeren errepasoa eginen dute, mendizaleak, oroigarriak jasoz. Altsasuko erromeria guztietan bezala, ez da zortzikorik faltako. 13:30ean eta txoko guztiak garbi-garbi utzi ondoren, Altsasura jaitsiko dira.