Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garagarzaroko azken astetik, Sakanako 11 herritan edukiontzi berria dago: txuria, erabilitako arropa, trapu zaharrak eta zapatak biltzeko balio duena. Sakanako Mankomunitateak Humana fundazioaren eskaintza ekonomikoa jaso zuen eta bi urterako hitzarmena sinatu du. Humanako kideak izanen dira edukiontzietan jasotakoa biltzeaz arduratuko direnak. Erakunde horrek edukiontzietan jasotakoen zati bat saldu egiten du, beste zati bat Afrikara bidaltzen du eta saldu ezin dena trapu bezala enpresei saltzen die. Etekinekin hegoaldeko herrialdeen garapenerako proiektuak sustatzen ditu. Aurretik Sakanako zenbait udalek Euskadi-Congo elkartearekin hitzarmenak sinatuak zituzten herrietan edukiontzi urdinak jarri zituen eta, orain, edukiontzi txurietan jasoko dira material horiek. Baina udalek eta elkarteak adostu zuten denboran mantenduko direla edukiontzi urdinak kaleetan. Altsasun, esaterako, bilketa bererako edukiontziak urtebetez elkarrekin egonen dira. 23 edukiontziIrurtzunen, Irañetan, Uharte Arakilen, Lakuntzan, Arbizun, Bakaikun, Iturmendin, Urdiainen, Altsasun, Olatzagutian eta Ziordian jarri dira.