Garagarzaroan 86 langabe gutxiago

Guaixe 2013ko uztailaren 18a

Aurreko hilean 1.842 langabeturekin bukatu genuen Sakanan. Azaroko datuen parekoa da hori (1835). Ordutik gora egin zuen langabe sakandarren kopuruak otsailean 2.021eko errekor tristea lortu arte. Baina martxotik beherako joera nagusitu da. 1.842 langabeetatik 941 (%51,09, 13 gutxiago) gizonezkoak dira eta 901 (%48,91, 73 gutxiago) emakumezkoak. Lan bila ari diren gehienek 25 eta 44 urte artean dituzte: 863 (%46,85, 30 gutxiago). 45 urtetik gorako 778 langabetu sakandar daude (%42,24, 20 gutxiago). Enplegu bulegoan izena emana duten 25 urte baino gutxiagoko 201 sakandar daude (%10,91; 36 gutxiago).Sektoreei erreparatuta, zerbitzutan lan eginen lukete langabetuen %50,87 (937; 66 gutxiago). Industrian arituko litzateke langabeen %32,79 (604; 19 gutxiago). Eraikuntzan aritzeko %8,52 dago prest (157; bat gutxiago). Lehen sektoreak, berriz, lan eskaeren %1,9 jaso du (35; 5 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %5,92 dira (109; 5 gutxiago).Langabezia udalerrika. GaragarzaroaUdalerria       Guztira     AldeaAltsasu              906        -46        Arakil                  73        -9        Arbizu                 82         7Arruazu                 3        0Bakaiku               18       -3Ergoiena             14       -2Etxarri Aranatz  174      -10   Irañeta                12        5Irurtzun             206      -15Iturmendi            16       1Lakuntza          107        2Olatzagutia      120        -9        Uharte Arakil     53        -9Urdiain               33        0Ziordia               24         2Guztira          1.842       -86