Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AHT eta azpiegitura-lan handiak gelditu eta ekonomia- zein gizarte-jardueren ardatz gisa herria eta eskualdea jarriko dituen eredu desberdin baten sorrera aldarrikatuko duteOstegunean Sakanatik abiatu eta Araba eta Gipuzkoako herriak zeharkatu ondoren agorrilaren 1ean Donostian bukatuko da Mugitu! Mugimenduak (M!M) antolatutako martxa. Lurraren alde, mugitu eta eragin! lelopean parte-hartzaileek Abiadura Handiko Tren (AHT) egitasmoak salatuko dituzte. Horretarako, pedalei eragiteaz aparte hainbat jarduera iragarri dituzte. Esaterako, ostegunean martxa abiatu bezain laster, Olatzagutian, errausketaren kontrako 3 Mugak Batera plataformako kideekin batzartuko dira.Amalurraren defentsaren aldeko mezua zabaltzearekin batera M!Mko kideek "ekonomi krisi garaian Hego Euskal Herrian AHTko obretan 10.000 euro xahutzea" salatuko dute; "zifra horiek ulertezinak dira, jende ugari kale gorrian dagoela ikusita". Mugimendukoen iritziz "azken aldian egitasmoaren zentzugabekeria ageri-agerian gelditzen ari da". Horregatik, "krisi sozio-ekonomikoaren eta hondamendi ekologikoaren larritasunaren aurrean norabidez aldatzea" eskatu dute.Mugituko kideek gizarte krisia ere aipatu zuten martxaren aurkezpenean: "eskubide sozialak murriztuz doaz. Hori dela eta, AHTren aurkako borrokak egungo jendarte eredua aldatzea aldarrikatzen duten mugimenduekin bat egiten du, hain zuzen ere, AHTren atzean dagoen garapen eredu jasangaitza eta kapitalista zalantzan jarriz".Aurreneko eguneko egitarauaGarilak 25 Osteguna (Altsasu-Urbina-Legutio, 55km)10:30ean Martxaren hasiera ekitaldia Altsasuko Foru plazan. 11:00etan Irteera Altsasutik.11:15ean Olatzagutian 3 Mugak Baterak errauskailuaren inguruko informazioa emanen du.12:30ean Zalduondo.14:30ean Garaio. Bazkaria. Ondoren Fracking Ez Araban taldearekin solasaldia.16:30ean Garaiotik abiatzea.18:00etan Urbina .AHTrik ez! Herriak Bizirik! monolitoaren mustutze ekitaldia.19:30ean Legutio.20:00etan Sebastopoleko dantzariak Legutioko plazan.21:00etan Afaria eta batzarra.