Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era Lakuntzan, Mank-en egoitzanSakanako natur baliabideek eta ibarrean antolatzen diren kirol lehiaketa eta proba ugari eta arrakastatsuek turismo aktiboko enpresak eta lanpostuak sortzeko aukera ematen dute. Hala uste dute behintzat Sakantzen Sareko kideek eta, horregatik, antolatu dituzten Udako Ikastaroetako bat negozio aukera horren ingurukoa izanen da. Irakaslea Jabier Fuertes Udaondo izanen da, Troka Abenturako gerentea, Euskadiko Turismo Enpresen Elkarte AKTIBA-ko presidentea eta hainbat erakundetan aholkularia da. 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du turismo aktiboan. Astearteko ikastaroan turismo aktiboko egitasmoak martxan jarri ahal izateko legediari buruz jakin beharrekoa ezagutzeko aukera izanen da. Horrekin batera, adibide praktikoen bidez, Fuertesek haien kudeaketa egokia eta eraginkorra nola egin irakatsiko du, operazioen kudeaketarako sistema ezberdinak ezagutaraziz.Bestalde, herenegun egitekoa zen Nekazaritza ekologikorako talde-prozesuen dinamizazioa eta kohesioa izenburuko ikastaroa astelehenean eginen da, 16:00etatik 20:00etara, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Silvia Larrañeta Armendariz irakasleak nekazaritza ekologikoaren oinarriak azalduko ditu, dinamika parte-hartzaileen bitartez etorkizunean gauzatzeko teknika ikasketa eta kohesioa landuz.Sakantzen Sareak antolatu dituen Udako Ikastaroen bidez, enpresa berriak sortzeko asmoa duten pertsonei laguntza eta prestakuntza eskaintzea da. Baita ibarrean ekintzailetasuna indartzea ere. Ikastaroak Cederna-Garalur, Nafarroako Gobernua, Europako Leader Programa eta Sakanako Garapen Agentziaren babesaz eta laguntzaz antolatu ditu.Izena ematekosakantzensarea@gmail.com helbidera idatzi edo 690 036 879 telefonora hots egin.