Gazteendako Ur Festa Goxoak

Guaixe 2013ko uztailaren 19a

Gaur, 21:00etatik aurrera Etxarri Aranazko igerilekuan. Asteartean, 21:00etatik aurrera Altsasuko Dantzaleku igerilekuan eta asteazkenean, 21:00etatik aurrera Lakuntzako igerilekuanIlunduta bainua hartzeko plazeraz gozatzeko aukera izanen dute gaur Etxarriko igerilekura, asteartean Altsasuko Dantzalekuko igerilekura eta, asteazkenean, Lakuntzako igerilekura hurbiltzen diren 14 eta 30 urte bitarteko gazteak (bainujantzia eta txanoa eraman beharko dituzte). Horretaz gain, 3 euroren truke afaltzeko aukera izanen dute (bokadiloa, edaria eta edabe erotikoa, txokolate beroaz jantzita). Afaltzeko asmoa dutenek igerilekuan (egunera arte) edo Gazte Informazio Gunean (altsasuarren kasuan) eman dezakete izena. Ur Festa Goxoa Gozamenez programaren baitan kokatzen da. Haren helburua gazteei sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta abesgarria eskaintzea da. Gozamenez programaren bitartez, gazteen artean sexualitateari buruzko hausnarketa eta arlo ezberdinen inguruko eztabaida sustatu nahi da eta publiko eta ohikoak diren eremuetan sexualitatearen presentzia bultzatzea. Ur festa Goxoa aurrera eramateko, Sakanako makina bat teknikarik Izargiko hezitzailearekin batera lan egiten dute.Altsasuko egitaraua 21:00etan Festaren aurkezpena.21:00etatik 00:00etara Bainua eta ur jokoak.21:45etik 22:45era Afaria eta Erotiklik proiekzioa. 22:45ean Batukada. 23:00etan Kontzertua: Jaione eta Aintzane Diaz ahizpak, Los del Rayo-k lagunduta.