Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur hasi eta igandera bitartean Bizkaiko Ea herria euskal letren, zehazki poesiaren erdigune bihurtuko da. Hamargarren aldiz Poesia Egunak antolatu dituzte astebururako Ean. Hainbat errezitaldi eta kantaldi jaso dira egitarauan. Horien artean dago Castillo Suarezek bihar, 22:30ean, Eskolapean emanen duena. Suarezek Urtebetetze festa (Elkar, 2012) liburuko hainbat poema errezitatuko ditu Borja Estankona musikariaren eta Ainara Lasaren irudien laguntzaz. Hitz, irudi eta musika artean ezkutatzen den mundu iradokitzaile bezain zorrotza agerian utziko du olerkariak.