Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako beroekin batera suteak izaten dira albiste han eta hemen. Horiek eragozteko Nafarroako Gobernuak lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera arautu du. Horren arabera, mendian edo basoan sua egitea debekatuta dago. Debeku hori baso aprobetxamenduen edo oihangintzako tratamenduen ondoriozko hondarrak erretzeari luzatzen zaio. Baita nekazaritzako lehorreko lurretan erreketak egitea. Aldi berean, gobernuak sutea sor dezakeen edozer gauza botatzea edo uztea debekatu du. Material piroteknikoa, globoak edo sua duten edozein motatako gauzakiak erabiltzea ere debekatu du gobernuak, lurzoru urbanizaezinetik 300 metro baino hurbilago dagoenean.