Etxarriarrendako Altsasuko Gaztetxeko Street Basket txapelketa

Guaixe 2013ko uztailaren 22a

Ostiral arratsaldean jokatu zen Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako Altsasuko Gaztetxeko 6. Street Basket Txapelketa. Hiruko taldeak osatuta, txapelketa polita jokatu zuten izena eman zuten hirukoek, hori bai, beroari aurre eginez. Saskibaloia aitzakia hartuta, giro polita izan zen gaztetxeko plazoletan.