Goiangeruaren lagun taldea handituz doa

Guaixe 2013ko uztailaren 22a

Hamargarren urtez Aralarko santutegiak San Migeli haurrak aurkezteko jardunaldia hartu zuen. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak antolatutako ekitaldian aldez aurretik 67 haur zeuden izena emanda eta atzo bertan beste 20 batek izena eman zuten. Guztiek ere elizkizunean aingeruaren bedeinkapena jaso eta irudia gurtu zuten. Akaberan aingeruaren lagun direla adierazten duen pergamino bana jaso zuten. Haurren gurasoek, bestalde, gutun bana zuten haien izenean. Kofradiak etortzea eskertu zien eta, seme-alabekin batera santutegia bisitatzen segitzera animatu dituzte. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak antolatutako ekitaldiaren bidez haurrei Aralarko aingerua aurkezten zaie, haren bidez kristau erlijioarekiko lotura naturaltasunez jaso dezaten. Horrekin batera, mendetan fede eta espiritualtasun gune izan den santutegiarekiko lotura sortu nahi da haurrengan. Hamarkada batean goiangeruaren lagun taldea 750 bat kide izatera iritsi da.